"Auzi bat euskaraz" ikastaroa epaitegietan

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), Partekatzea
2015-06-17 Auzia Euskaraz!
Lehenengo aldia da epaiBi-ko tresnen ikastaroa eskaintzen dugula Justiziako Hizkuntza Normalizazioko lantaldetik. Trebakuntza saio hauekin langileak izapidetze elebidunerako prestatu nahi ditugu. Aurrez aurreko bi orduko formazioa saioa da eskaintzen dena eta ariketa praktikoen bidez, JustiziaBAT aplikazioan euskarazko auziak nola markatu, euskarazko espedienteak lantalde elebidunari nola esleitu eta dokumentu elebidunak izapidetzeko itzulpen memorian kontsultak eta itzulpen-eskaerak egiten ikasten dute. e-Toolbar euskaraz lan egiteko laguntza tresnaren erabilera ere lantzen da saioan: itzultzailea, itzulpen-eskaerak bidaltzeko aukera eta hizkuntza gomendioen kontsultak nola egin azaltzen zaie langileei.
Donostiako Probintzia Auzitegian ikastaroaren bi proba pilotu egin ziren aurreko astean. Epaitegietan zerbitzu informatikoa ematen duten Donostiako DEITUko langileak eta informatikariak (SAFIak) izan dira lehenak trebakuntza saioa jasotzen.
Uztailean, beste proba pilotu bat egingo da Tolosako epaitegiko lau langilerekin. Lehenengo saio pilotuak egin ostean, estandarizatutako ikastaroa epaitegi guztietara zabaltzen hasiko gara.
Irailetik aurrera, Bulego Judizial Berria ezarrita dagoen barruti judizial guztietan, lanpostuan hizkuntza eskakizuna ezarrita duten langile guztiek jasoko dute. Aurrerago, hizkuntza eskakizunik ez duten langileei eta euskaraz ez dakitenei ere eskaintzea da asmoa.
Azpimarratzeko modukoa da, ikastaroa jaso dutenek balorazio oso positiboa egin dutela. Dena den, kontuan hartu behar dugu, informatikariak izan direla orain arteko hartzaileak eta horiek ohituta daudela hainbat tresna informatiko erabiltzen; beraz, langileei zuzendutako ikastaroetan ofimatikako oinarrizko kontzeptuei arreta handiagoa eskaini beharko diegu.